"Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu"
Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, eta 2023tik garatzen da.
Nolakoa da programa?
Ibiltaria; Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan gauzatzen da.
Eskualde guztiak hartzen ditu, bai udalerri handiak, bai herri txikiak eta hiriburuak.
Urtean bi aldiz garatzen da: apirila-maiatzean eta iraila-urrian.
Bisitatutako udalerri bakoitzean jardunaldi bat eskaintzen du.
Hurrengo helburuak ditu:
Autonomia pertsonala sustatzea, bizitza aktibo, osasungarri eta seguru baten oinarri gisa.
Mugikortasun ohiturei eta premiei buruzko hausnarketa sustatzea.
Bideko arrisku-egoerak identifikatzen laguntzea, eta autobabes-estrategiak sustatzea, oinezko joan-etorrietan, ibilgailuak gidatzean edota garraio publikoa erabiltzean aplikatu ahal izateko.
Bizitza aktikoa izatea, autonomiaz mugitzea eta eguneroko bizitzan parte hartzen jarraitzea ongizatearen eta bizi-kalitatearen funtsezko alderdietako bat da. Ibilaldi bakoitza, ibilbide bakoitza eta joan-etorrian hartzen dugun erabaki bakoitza gure segurtasunaren eta independentziaren parte dira.
Izan ere, askotan arriskua gutxien espero duzun lekuan dago; horregatik, merezi du arretaz begiratzea, aurrea hartzea eta bizitzaz segurtasunez gozatzen jarraitzea. Beraz, gogoratu… “100 aldiz begiratu“.
Adinekoak kolektibo zaurgarria dira, eta bide-istripuetan inplikatuta egoteko eta biktima izateko probabilitate handiagoa daukate.
“Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu” ekimenak garrantzia ematen dio adinekoen autonomiari, bizitza aktiboa, osasungarria eta segurua izaten jarrai dezaten.
Adinekoak beren mugikortasun-ohiturei eta –beharrei buruz hausnartzera bultzatzeko.
Adineko horiek bideko arrisku-egoerak zein joan-etorrietan beren burua babesteko erabil ditzaketen estrategiak errazago identifikatu ahal izateko.
Oinez, garraio publikoan edo gidari gisa mugitzen diren adinekoentzat.
Euskadiko 22 udalerritan.
Udalerri bakoitzean egun bat, aurrez aurre.
Jarduerak eta ekintzak kalean eta adinekoen zentro batean.
Ikasteko gamifikazioa eta esperimentazioa erabiliz.